Bilera birtualak eraginkorragoak izateko iradokizunak

Gizarte gisa, bizi dugun egoera berri honi aurre egiten jarraitzen dugu. Egoera honen irteera gero eta hurbilago dagoela ziur gaude, baina, bitartean, gure erakundeetan normaltasuna berreskuratzen saiatu behar dugu. Horretarako, telelana eta bilera birtualak bezalako tresnak ditugu.

Zalantzarik gabe, erronka bat da hau guztiontzat, baina baita gure erresilientzia eta aldaketarako egokitzapena lantzeko aukera paregabea ere. Ildo horretan, erakundeok inguruabarretara egokitzeko gaitasun handia dugula erakutsi dugu, gure gogo eta produktibitateari eutsiz.

Online bilerak eraginkorrak izan daitezen lortzea da gure erronketako bat, erakunde gisa ditugun erronkei aurre egiteko bidean aurrera egin ahal izan dezagun. Bilera horien kudeaketa errazteko eta bertaratutako guztientzat onuragarriak izan daitezen, hona hemen zenbait aholku: