CGP-K sektore publikoko berrikuntzari buruz 2025eko urtarrilaren 10ean eta 17an Durangon (Bizkaia) egingo diren jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Jardunaldi horietan, kontratazio publikoaren eta sektore publikoko langileen kudeaketaren arloan berrikuntzarik egin daitekeen aztertuko da, bai eta horretarako zer tresna ditugun ere, ikuspegi praktiko batetik.
Hainbat arlotako espezialisten parte-hartzearekin eta hainbat erakunde publikotako adibide praktikoekin, urtarrilaren 10ean, besteak beste, esparru-akordioak, eskuratzeko sistema dinamikoak eta katalogo elektronikoak aztertuko ditugu; urtarrilaren 17an, berriz, belaunaldien arteko errelebo eta ezagutzaren transferentziarako planak, karrera profesionala eta langileak hautatzeko sistemak aztertuko ditugu, besteak beste.
PROGRAMA
I JARDUNALDIA – 2025ko urtarrilaren 10-a (2025/01/10)
10:00h Ongi etorria eta akreditazioak.
10:15h Durangoko alkate Mireia Elkoroiribe Zenikaonandiaren ongietorria eta jardunaldien aurkezpena
10:30 a 12:00h “KONTRATAZIO PUBLIKOAN BERRIKUNTZA. KONTRATUA ZATITZEA. ESPARRU-AKORDIOAK. ESKURATZEKO SISTEMA DINAMIKOAK. KATALOGO ELEKTRONIKOAK ” hitzaldia honako honen eskutik:
– FCO. JAVIER VÁZQUEZ MATILLA, Kontratazio publikoko abokatu eta aholkularia.
12:00 a 12:30h Kaferako eta hamaiketakorako geldiunea.
12:30 a 13:50h “KONTRATAZIO PUBLIKOAN BERRIKUNTZA. KONTRATUA ZATITZEA. ESPARRU-AKORDIOAK. ESKURATZEKO SISTEMA DINAMIKOAK. KATALOGO ELEKTRONIKOAK ” hitzaldiaren jarraipena.
13:50 a 14:00h I.Jardunaldiaren itxiera.
II JARDUNALDIA – 2025ko urtarrilaren 17a (2025/01/17)
9:00 h Ongi etorria eta akreditazioak.
9:05 a 10:30h “EZAGUTZEN IGORPENERAKO ETA LANGILERIAREN GAZTEAGOTZEKO PLANAK” hitzaldia.
Aplikatutako kasuak:
– Arabako Foru Aldundia.
– Aguraineko Udala.
10:30 a 12:00h “KARRERA PROFESIONALA ETA JARDUNAREN EBALUAZIOA TOKIKO SEKTORE PUBLIKOAN” hitzaldia.
Aplikatutako kasuak:
– Sant Boi de Llobregateko Udala.
– Irungo Udala.
12:00 a 12:30h Kaferako eta hamaiketakorako geldiunea.
12:30 a 14:00 h“ENPLEGU PUBLIKORAKO SARBIDEAN BERRIKUNTZARAKO AUKERARIK BA AL DAGO EUSKAL ENPLEGU PUBLIKOKO LEGEAREN ESPARRUAN?” hitzaldia.
– JUAN LUIS MORATINOS, Vitoria-Gasteizeko Udala.
14:00h II.Jardunaldiaren itxiera.
Eman izena!
Nola iritsi